"Espezieen Jatorria" liburuan Darwinek izaki bizidunen arteko erlazioak eta arbaso komunek irudikatzen zuten marrazki xumea egin zuen, gerora bizitzaren zuhaitza izango zena.
Bizitzaren zuhaitza landuagoa |
Bizitzaren zuhaitza Darwinek irudikatua |
Bertan izaki bizidun guztiok arbaso beretik eboluzionatu dugula adierazten da; horrez gain, gaur egungo espezie eta bizidun guztiak elkarrekin ahaideturik dauden ideia azaltzen da.
Zuhaitzaren adarkadura bakoitzak bi espezie edo bizidun taldeen arteko banaketa irudikatzen du eta espezie horiek izango luketen arbaso komuna.
Gaur egun, Darwin txundituko luketen teknologiak erabilita, izaki bizidun guztiek osaturiko bizitza-zuhaitz interaktiboa ikus ahal izango dugu, " Tree of Life interactive" izena duen webgunean. Bertan, bizidun bakoitzean klikatuz gero, bere jatorritik gaur egunera arte egindako ibilbide ebolutiboa ikusiko dugu, eta bi izaki bizidunetan klikatuz beraien arbaso komunetik noiz eta zein momentutan banandu ziren agertuko zaigu. Horrez gain, hainbat eta hainbat datu, irudi eta lotura lortzeko aukera emango digu, baita izaki bizidun guztien ikono txikiak jaisteko aukera ere (zuhaitza ordenagailura ere jaits daiteke eta internet erabili gabe aritu).
Klikatu irudian |
No comments:
Post a Comment