ZER JARDUERA EGINGO DITUGU ETA ZER ERABILIKO DUGU HORIEK EGITEKO?
Orrialde honetan, blogean egingo ditugun jardueren zerrenda eta haietarako loturak jarriko ditut:
- 1. jarduera: DENBORA GEOLOGIKOAREN DENBORA-LERROA Ariketa egiteko orria jaitsi eta e-posta erabiliko dugu.
- 2. jarduera: IZAKI BIZIDUNEN JATORRIARI BURUZKO GALDERA-SORTA Galderak egin ondoren bidali egingo dugu, google docks-eko helbidera eta erantzun guztiekin egindako estatistika eztabaidatuko dugu.
- 3. jarduera: DARWINI ETA EBOLUZIOARI BURUZKO GLOGSTER-A Irakasleak EduGlogster kontua irekita izango du eta bertatik erabiltzaile-izena eta pasahitza emango dio ikasle bakoitzari gero horma-irudia egiteko.
- 4. jarduera: AZKEN AUTOEBALUAZIOA Class Maker programaren bidez sortutako testa egin ondoren, ongi eta gaizki egindakoen informazioa bilduko dugu.