NOLA BALORATUKO DUGU EGINDAKO LANA?
Blogeko sarrerak irakurri eta bertako baliabideak erabiltzeaz gain, lau jarduera ezberdin proposatzen dira eta haien bidez ebaluatu ahal izango dugu ikasleen jarduera.
Jarduera bakoitza honela ebaluatuko dugu:
- 1. jarduera: Denbora geologikoaren denbora-lerroa delakoan, irudia erabiliz egindako artxiboa irakasleari bidali behar diote eta jarduerak 3 puntu balioko du.
- 2. jarduera: Bizitzaren jatorriaren galdera sorta delakoan, galderak erantzun ondoren bildutako emaitzak gelan eztabaidatu ahal izango dira eta jarduerak 2 puntu balioko du.
- 3. jarduera: Darwini eta eboluzioari buruzko Glogster-a delakoan, EduGlogster programa erabiliz ikasleek horma-irudi bana egingo dute gai horri buruz eta jarduerak 3 puntu balioko du.
- 4. jarduera: Izaki bizidunen jatorria eta eboluzioa autoebaluazioa delako testa egin. Jarduerak 2 puntu balioko du.